MULTIMEDIA 2017-2018

 

Atal honetan, interpretazioan erabiltzen dugun teknologiari buruz hitz egingo dugu eta argazki anitz ipiniko ditugu jendeak errazago uler dezan. Argazki eta, adibidez, kabinen barrualdea erakutsiko dugu, ekipamendu berria dugula aprobetxatuz. Horretaz gain, aipatutako ekipoaren funtzionamendua azalduko dugu eta gailu batzuen historia azalduko dugu.

 

Bestalde, guk egindako esan osteko zenbait interpretazio erakutsiko ditugu bideo edo audio baten bitartez. Euskaraz eginiko mintzaldiak zein gaztelaniara interpretatutako hitzaldiak igoko ditugu nahi duenak konpara ditzan.

 

Gainera, interpreteek erabiltzen dituzten online baliabideak, bai interpretazioak egiteko bai entrenatzeko, estekatuko ditugu.

 

Beraz, batik bat, multimedia atalean, interpretazioaren prozesu teknikoa erakutsiko dugu, argazki eta grabaketen bitartez.

Tresna-barrara saltatu