Zenbateko garrantzia du notaketak?

Notaketen atalean ikusiko duzuenez, gaurko eskolan interprete profesional batek erabili dituen notak aztertu ditugu haren jardunaren bideo bat ikusi ostean.

Hausnartu ondoren hainbat ondorio atera ditugu:

-Azkar idaztea lagungarri da, eta horregatik tinta gehiago botatzen duten boligrafoak lana erraztu diezagukete.

-Ideien artean espazio handia uztea komenigarria da publikoari begiratu nahi badiogu interpretatzen ari garen bitartean; bestela notetara begira egongo gara      etengabe.

-Norberak bere teknika garatu beharko du; norberarentzat erabilgarriak diren sinbolo/ikur/hitzak… aurkitzeko. Oso garrantzitsua da norberaren nota propioak ulertzea, horrek lana erraztuko baitigu.

-Zerrendak orriaren eskuinaldean egiten ditu zutabe batean eta horrela badaki ondoren datorrena zer izango den. Ideiak bestalde ezkerraldean kokatzen ditu ikurrak baliatuz.

-Xede hizkuntzan hartzen ditu notak bideoko interpreteak, eta beraz, ondoren errazagoa da egin beharreko lana. Horretarako oso ondo menderatu behar dira bi hizkuntzak, baina behin hori lortuta askoz ere lan txukunagoa egingo dugu.

-Azkenik, oso baliagarria iruditu zaigu bideoan interpreteak ideiak banatzeko zerabilen teknika: marrak egitea horiek desberdintzeko. Bisualki oso lagungarria baita.

 

HAU EZ DA AHUNTZAREN GAUERDIKO EZTULA, BAINA LORTUKO DUGU! ANIMO EKIPO!

 

Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu