Glosarioa eta asteroko hitza

Arratsalde on, esanostialariok!

Gaurkoan Mirenen mintzaldia izan dugu; berak pasa den ikasturte osoa Alemania iparraldeko Bremen hirian eman zuen, eta horren harira, Alemaniako ohituren inguruan aritu zaigu. Horretarako Anek egin du glosarioa, eta honako hitzak bildu ditu bertan:

EUSKARA

GAZTELANIA

Antolatu Planificar y organizar
Puntualtasun, garaiz iriste, ordurako iriste Puntualidad
Ordena Orden
Isiltasuna Silencio
Hotz Distante
Esku-emate Apretón de manos
Oktoberfest Oktoberfest
Artisau- … Artesanal (pan)
Bretzel Bretzel
Izaera Carácter, manera de ser
Esparru akademikoa Ámbito académico
Birziklatu Reciclar
Ontzia itzuli Retornar un envase
Kreditu txartela Tarjeta de crédito
Zuka hitz egin Tratar de “tu”

Hasiera batean guztiz baliagarria den glosategi bat dirudi, baina, kasu honetan ez da horrela izan.

ZERGATIK?

Mirenek ez du ia hor idatziriko hitzik aipatu, beraz, ondorio garbi bat atera dugu gaurkoan: beharrezkoa da glosarioa prestatu baino lehen mintzaldia egingo duenarekin hitz egitea eta behar bezala dokumentatzea, bestela egindako lanak ez baitu ezertarako balioko, eta gainera interpretatzerako orduan arazoak izango ditugu. Horrekin ez dugu esan nahi glosarioa gaizki dagoenik, baizik eta gure mintzaldi konkreturako ez zaigula baliagarria izan.

ASTEKO HITZA

Berpizkunde, renacimiento ala resurrección?

Gaurko beste mintzaldia Gasteizko Santa Maria katedralaren inguruan izan da, eta bertan Nayhuak “haur baten berpizkundea” aipatu du. Hasiera batean “berpizkunde” hitza entzun eta gaztelaniako “renacimiento” etortzen zaigu gogora, baina garai historiko bat da hori eta kasu honetan “resurrección” da gaztelaniako baliokide zuzena.

Datorren astera arte lagunok!

Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu