Zer gertatzen da bost mintzaldiren ondoren?

Arratsalde on, esanostiakoak!!

Gaurkoa egun zaila izan da, faktore asko izan ditugu gure aurka. Batetik, 5 hitzaldi genituen interpretatzeko eta bestetik bero handia egiten zuen gelan eta kabinetan. Gainera, hitzaldiak ez dira batere errazak izan, 8-9 minutukoak ere izan dira haietako batzuk!!

Testu narratiboak ziren heinean, xehetasun ugariz josiak zeuden eta hori izan da gure erronketako bat, Errekaleor, Orereta edota José María Olazabalen historiak izan ditugu mintzagai. Ez da harritzekoa data eta izen asko ageri izana testuetan eta orokorrean hau izan da gure traba.

Bestalde, mintzaldi asko genituenez, azkenekoetan nekea nabaritzen zen eta gure interpretazioetan islatu da hori, batez ere lanak borobiltzerako orduan.

Eta hori gutxi balitz, mintzaldi artean oso denbora gutxi izan dugu gure lanak entzun eta piska bat deskonektatzeko.

Horregatik orain deskonektatzera goaz, agur esanostiakoak eta beste bat arte!!

Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu