Notaketa: ‘Errekaleor’ mintzaldia

Kaixo!!

Gaurkoan, Errekaleor hitzaldia interpretatzeko hartutako oharren inguruko analisi eta gogoeta batekin natorkizue. Hona hemen nire oharrak:

 

 

 

 

 

Hasteko, nahiko begi-bistakoa da sinbolo ugari erabili ditudala. Azpimarratzekoa da sinbolo horiek guztiak barneratuta ditudala eta (ia) era naturalean erabili ditudala; bestela, beste oharrak hartzeko modu batera jo dut. Izan ere, ez dugu ahaztu behar gure oharren helburua ondoren egingo dugun interpretazioa dela, eta haren arabera jokatuko dugula modu batera edo bestera. Beraz, ez luke zentzurik gerora gogoratuko ez dugun sinbolo bat erabiltzea momentuan denbora aurreztearren. Nire sinboloak bisualak dira gehienbat, eta behin eta berriz, hau da, askotariko gaietako mintzaldietan errepikatzen diren ideiak adierazten dituzte, besteak beste:

SINBOLOA ESANAHIA
esan (eta “esan”-etik eratorriak nahiz esanahi antzekoa dutenak): diote, esan dute, adierazi…)
* hasiera
? edozein galdera erretoriko, normalean testuinguruak argi uzten du zein den. Kasu honetan: “baina zer da Errekaleor?” modukoren bat esan du hizlariak, eta nik “?” soil batez idatzi dut.
etxetxoa Etxebizitza/bizi
Gutxi gorabehera/antzekoa
Pertsonatxo bat (marra bertikal bat eta biribila muturrean) Biztanle/ edo alboan edozein ezaugarri gehituta (adibidez, ofizioa)
Í enpresa
xxx batzuk
Beheranzko gezi bat Orain eta hemen
t denbora
O mundua
ezberdin
+) gainera
d egun
a urte
Bi eraztun Bikote/ beste edozein harreman mota

 

Sinboloen erabileraz aparte, nire notaketa-sisteman honako hau nabarmenduko nuke:

  • Ideiak eta haien arteko harremanak apuntatzen ditut, eta ez esaldi osoak. Garrantzitsua da ideia nagusien eta bigarren mailakoen arteko bereizketa azkar egitea; adibideak, batzuetan ez dira hain esanguratsuak izaten eta orokortu daitezke.
  • Oharrak hartu ahala saiatzen naiz baliokideak bilatzen: hau da, ahalik eta gehien gaztelaniaz idazteak lana errazten du interpretazioan.
  • Aurrez aipatutako ideia bat berreskuratzeko, hitza berriz idatzi beharrean gezi baten bidez ekarri ohi dut.
  • Oso bisualak diren sinboloak momentuan sortu ditut: adibidez, eguzki bat marraztea erraza da eta badakit ez dudala beste ezerekin nahastuko.
  • Zerbaitentzat sinbolorik ez badut, hitz osoa idatzi beharrean, askotan nahikoa da hasiera eta amaiera bakarrik idaztearekin hitz osoa ondorioztatzeko.
  • Xede hizkuntzan egoki-egoki datorren baliokide bat (adierazpide batena, adibidez) bururatzen bazait, momentuan bertan idazten dut nire notetan.
  • Izen nagusiak osorik idazten ditut. Izen horiek normalean ezin dira ideia/sinbolo baten bidez ordezkatu eta garrantzitsua da ondo ematea.

Hala eta guztiz ere, norberak bilatu behar du berari hobekien egokitzen zaion oharrak hartzeko modua. Nik egiten dudanak zuei funtzionatzen ez badizue, alferrik ari gara! Esandakoak ez dira zehatz-mehatz jarraitu beharreko jarraibideak, zuei ideia berriak biltzen eta inspiratzen laguntzeko helburua baino ez dute.

Hau guztia esan ondoren, jatorrizko hitzaldia, notak nola hartzen ditudan erakusten duen bideoa eta nire interpretazioa bera sarrera honetan dituzuela esatea besterik ez zait falta: http://esanostiako.blogariak.net/2018/03/27/interpretazio-prozesua-errekaleor-auzoa/

Orain zuen txanda da: aipatu ez dudan trikimailurik ba al duzue zuek oharrak hartzeko?

Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu