Aldaketak mintzaldien formatuan!

Hasteko, jakin ezazuen mintzaldiak eta interpretazioak egiteko modua aldatu dugula. Orain, hizlariaren mintzaldia entzuten duen bakarra interpretaría da, eta geroago beste klasekideen aurrean egiten da interpretazioa. Hau esanda, has dezagun hitz egiten gaur egindako mintzaldietako batez.

Ekarri dugun mintzaldia Joseba Sarrionandiari omenaldi bat izan da. Testu erretorikoa izanda, hizkuntzaren automatismoak espero dira eta mintzaldiak testuinguru formala duenez, oso hizkera jasoa ere espero da.

Hizlariaren aldetik, oso ondo egin du mintzaldia. Ondo egituratuta zegoen, estilo formala errespetatu du eta bere jarrera guztiz egokia izan da, lasaitasunez eta modu argian hitz egin baitu.

Hizlariak hain ondo mintzatu izanak lana erraztu dio interpretariari. Astiro joan izanak, notaketaren erritmoa hobetu du, eta hain ondo egituratua zegoenez, ideiak oharretan antolatzea errazagoa da. Horretaz gain, ulergarriagoa gertatzen denez, interpreteak errazago gogoratuko ditu ideia nagusiak.

Azkenik, azken hartzaileek mintzaldiaren interpretazioa zuzenean entzutea, eta ez jatorri testua eta gero interpretazioa, eskertu egin da. Dinamikoagoa iruditu zaigu, eta askoz hobeto aztertu eta baloratu daiteke interpretariaren lana jatorrizkoaren interferentziarik gabe.

Hemen daukazue mintzaldia zuek ikus dezazuen!

 

Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu