Esan osteko interpretazioa ikasteko arrazoiak

Kaixo, lagunok!

Oporren ondoren pilak kargatuta gatoz zuei material gehiago eskaintzeko. Gaurkoan, klasean ikusi dugun bideo interesgarri batekin gatoz. Izenburuak dioen bezala, esan osteko interpretazioa ikastearen garrantziaz dihardu.

Hizlaria Neil Munro da, Europar Batasunean lan egiten duen eskarmentu handiko interpretea. Haren helburua, esan osteko interpretazioa praktikatzea garrantzitsua dela adieraztea da. Aipatzen duen lehen arrazoia, Europar Batzordean lan egiteko azterketa bat gainditu behar dela da; eta azterketa hori esan osteko interpretazio bat egitea da, sei minutu ingurukoa. Hala ere, arrazoi hori ez da batere erakargarria jendea interpretazera animatzeko. Horregatik, erakargarriagoak diren bi arrazoi planteatzen ditu:

Lehena, esan osteko interpretazioa edozein momentutan interpretatzeko gai izan behar du interpreteak. Hau da, egoera ezberdinetara egokitzen jakin behar du interpreteak.

Bigarrena, interpretazio mota honetan garatutako gaitasunak aldi bereko interpretaziorako baliagarriak dira. Gainera, memoria lantzen da, eta horrek asko laguntzen du notak hartzerako garaian. Izan ere, interpretea notak hartu eta hartu ari bada, hizlariak dioena entzuteari uzten dio.

Azkenik, esan osteko interpretazioa egiterakoan interpretea agerian dago, publiko bati begira egiten du lan. Horri esker, entzuleek feedback zuzena eman diezaiokete interpreteari.

Ikasten ari garen honi buruzko gogoeta egiteko balio izan digu bideoak. Gainera, Europar Batzordean lan egiteko beharrezkoak diren azterketen inguruko informazioa bilatzeko ere balio izan digu. Hona hemen esteka:

https://ec.europa.eu/info/jobs-european-commission/working-eu/interpreters-recruitment-european-commission_en

Baliagarria izan dakizuela espero dugu!!

https://webcast.ec.europa.eu/why-do-we-have-to-learn-consecutive

Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu