Notaketa desberdinak alderatzen

Faltan bota al gaituzue esanostialariok?

Lasai! Hemen gatoz aste santuaren ondoren, indarrez beterik!

Gaurko eskolan, Europar Batasunean interprete lanetan aritzen den Neil Munro-ren mintzaldi bat entzun dugu. Bertan, esan-osteko interpretazioaren inguruan aritu da, eta informazio baliagarria eman digu. Besteak beste bere notak hartzeko teknikaren berri eman digu, eta horregatik gaurkoan egin dugun beste interpretazio bateko notak bere teknika horrekin alderatzea erabaki dugu.

Karmele Jaioren mintzaldia izan da interpretatu behar izan duguna:

Honako hauek izan dira guk hartutako notak:

Hona hemen Niel Munrok erabiltzen duen notaketa teknika ikusteko esteka (ikus. 9:20 minutuan).

https://webcast.ec.europa.eu/why-do-we-have-to-learn-consecutive#

Ikus daiteke gure teknikak ez duela Niel Munrorenarekin zer ikusirik. Hala ere beste behin azpimarratu nahiko genuke, bakoitzak bere teknikak garatu behar dituela, eta hori denborarekin hobetuz joaten dela. Guk ikusi dugu agian gure notaketa laburtu beharko genukeela pixka bat, izan ere, batzuetan gehiegi luzatzen garela iruditzen zaigulako.

Zein da zuen teknika?

Hurrengo astera arte!!!

 

 

 

  1. Nagore’s avatar

    Primerako mintzaldia! mila esker zuen materiala elkarbanatzeagatik! Oso baliagarria zait nire lanketa pertsonalerako. Gainera, GIF horiekin ezin dibertigarriagoak dira blogeko sarrerak. Astearteak ez dira horren astearte zuei esker!
    Ondo izan esanostialariok!!

    Erantzun

Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu