Urkullu interpretatzen

Kaixo guztioi!!

Gaurkoan, komeriak izan ditugu Iñigo Urkulluren honako mintzaldi hau interpretatzen:

https://www.youtube.com/watch?v=BmpGEBOb4Hw

Interpretazioa egin ondoren, hainbat ondorio atera ditugu.

Hasteko, esan beharra daukagu interpretatzen hasi aurretik hainbat minutu izan ditugula Urkullu bera hitz egiten entzuteko; horrela, bagenekien zer tonu eta zein abiadura erabiliko zituen, besteak beste, guk interpretatu beharreko zatian. Egoera errealetan ere, komeni da, ahal bada, interpretatu baino lehen hizlariekin harremanetan jartzea eta beraien hitzaldiren bat entzutea, zer topatuko dugun aurreikusteko. Batzuetan, entseguak ere egiten dira horretarako.

Harremanetan jartzea, bestalde, lagungarria da hitzaldian zehar agertuko den terminologia aurreikusteko eta glosarioak osatzeko. Horrek interpretazioa asko erraztuko du. Gainera, hitzaldiaren testuingurua zein izango den ere buruan izan behar du interpreteak: kasu honetan, adibidez, ekitaldi politikoa zenez, ‘hizkuntza-politika’, ‘elkarbizitza’ eta ‘integrazioa’ moduko hitzek ezin gaitzakete ezustean harrapatu.

Azkenik, gutako askok eduki-akats bera egin dugu Urkullu interpretatzean, Urkulluk berak ez baititu ideien arteko lotura batzuk argi adierazi. Horren harira, interpreteak kontuan hartu behar du interpretatzea egokitu zaion hizlariak ez duela zertan mintzaldi perfektua egin. Gauzak horrela, interpreteak ezin du ahaztu ahal duen heinean mintzaldi koherentea osatu behar duela; horren aurrean zenbait ideia xehetasun gutxirekin eman ahal dira, horrela hanka-sartze eta kontraesanak ekiditeko.

Espero dugu aipatutako aholkuak baliagarri izatea, hurrengora arte!

Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu