Zer egin kontzeptu bat guztiz garbi ez dugunean

Arratsalde on esanostialariok!

Gaurkoan EAEko lehendakari den Iñigo Urkulluren mintzaldia izan dugu. Bertan, Euskararen Legearen 30.urteurrena zela eta Mitxelenaren aipu luze bat bota du. Kontuan hartu beharra dago aipu hori gaztelania hutsean egin duela, eta beraz, guk gaztelaniara interpretatu behar dugunez gure entzuleek jatorrizkoa ulertuko luketela. Horrek esan nahi du ulermen akatsen bat egonez gero konturatu egingo liratekela.

Baina zer egin bere osotasunean jaso ez baduzu?

Kasu honetan aipua ezin izan dugu hitzez hitz hartu hizlaria irakurtzen ari zelako eta ondorioz nahiko azkar hitz egin duelako. Soilik honakoa idazteko gai izan gara: ” no debemos caer en el gueto por huir de la diglosia”

Esaldi honek bere horretan ez digu ideia nagusia aipatzen, eta horregatik ezingo genuke gure interpretazioan hori bakarrik erabili; hortaz, hobe da urduritu ordez, ideia bere osotasunean entzun eta horren sintesia egin ostean ideia nagusia soilik interpretatzea; ez baitugu akats larrik egotea nahi, ezta?

Eta zein da horretarako bide bakarra? PRAKTIKATU, PRAKTIKATU eta… PRAKTIKATU!!

ANIMO ETA EKIN LANARI!

Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu