Asteko esamoldeak

 

Gaurko interpretazioetan gaztelaniazko hainbat espresio elkarrekin nahastu ditugu. Hona hemen azalpen batzuk:

 

Sacar de lugar: berez ez da gaztelaniazko kolokazio jatorra. Gure ustez, interpreteak ‘fuera de lugar’ espresioaren esanahiarekin erabili nahi izan du. Adibidez, ‘tu actitud está fuera de lugar’ esango genuke zure jarrera ez dela aproposa adierazteko.

Sacar de contexto: ‘sacar de lugar’-en ordez erabiltzeko proposatzen dugun esamoldea da. Adibidez, ‘te estás alterando y estás sacando las cosas de contexto’ esatean, txikikeriak handitzen ari garela esan nahi da.

Sacar de quicio: ez du zerikusirik aurreko bi formekin, baina klasean komentatu dugu. RAEren hiztegiaren arabera, ‘exasperarlo, hacerle perder el tino’ esan nahi du, hau da, norbait bere onetik ateratzea. Adibidez, ‘no es la primera vez que esto sucede, y realmente me empieza a sacar de quicio’ esango genuke zerbaitek asaldatu egin nauela esateko.

 

Efecto mariposa: hizlariak ‘efecto llamada’ izendatzeko erabili du, oker. Izatez ,‘tximeleta efektua’ edo ‘efecto mariposa’ aldaketa txiki batek ondorio handiak izan ditzakeela azaltzeko erabiltzen da.

Efecto llamada: hizlariak zera esateko erabili du, bortxaketa baten bideoak pertsona bati agian bortxaketa bat egiteko gogoa piztuko diola, hau da, ‘dei egiten diola’ zerbait egin dezan.

 

Ondorioz, interpretatzen ari garenean espresio edota kolokazioak erabiltzea positiboa dela uste dugu, mintzaldi adierazkorragoa sortzen dutelako, baldin eta haien erabilera ulertzen badugu. Izan ere, askotan halakoen esanahia ezin da hitzen arteko esanahien batuketatik ondorioztatu, eta, beraz, hitz okerrak erabiliz gero, hartzaileak ez du mezua ulertuko.

Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu