Ba al dakizu zer den Europar Batasunean lan egitea?

Arratsalde on, esanostialariok!!

Gogoeta txokoan bi talderen iritzia bildu dugu.

Gaur Teresa Roqueroren bisita izan dugu eskolan. Bera, Europar Batarsuneko Komisioan lan egiten du interprete bezala gaztelera, ingelesa, frantsesa, italiera eta portugesarekin. 32 urteko ibilbidea duen interpretea da eta hortaz, eskarmentu handikoa. Bere lanaren nondik norakoak eta bere egunerokotasuna zertan datzan azaldu digu.

Orokorrean, oso lan polita den arren oso gogorra ere bada, lanaldi luzeak eta lanarekiko menpekotasun handia izan behar delako egunean zehar. Badu gauza onik ere, asko bidaiatzen da eta lankideen arteko harremanak sendoak dira. Baina benetan lana onartzeko prestutasun handia eduki behar da, hau da, dituzun gauza guztiak (zure herria, familia, lagunak…) atzean utzi behar dituzu %100 zure lanean zentratzeko. Eta hona hemen gure gogoeta: ez dakigu benetan merezi duen gure bizi kalitatea uko egitea eta lana lehenestea.

Gainera, kontuan hartu beharra dago bertan lan egiteko eskaintza eta eskariaren arteko balantza desorekatua, hots, prestakuntza handiko jendearen artean (eta ez dira gutxi) lehia handia dago plaza oso mugatuetarako. Guk, pertsonalki, nahiago dugu Euskal Herrian lanbide xumeago batean aritu, eta tarteka interpretazio saioren bat edo beste egitea. Gure hizkuntza konbinaketa ere ez baita horren erabilia Europar Batasuneko instituzioetan.

Zuek zer deritzozue?

Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu