SCIC – Servicio Común de Interpretación-Conferencias

Kaixo, lagunok!

Gaur bisita berezi bat izan dugu interpretazio klasean: TERESA ROQUERO etorri da bisitan!!!!!!! Bera Europar Komisioko interpretea da, eta 30 urte inguru daramatza bertan lanean. Harrigarria, ezta?

Hitzaldi honen harira, SCIC delakoaren webgunea bisitatu dugu eta interpretaziorako baliagarriak diren hainbat baliabide bilatu ditugu zuentzat guztiontzat. Honako urrats hauek jarraitu baliabideetara iristeko:

  1. Hemen sartu:  https://webgate.ec.europa.eu/multisite/scicnet/home
  2. DG interpretation public service aukeratu
  3. Related Links sakatu (ezkerraldean).                                                                                                                                                                                                    Bertan baliabide ugari topa ditzakezue, baina guri interesgarria iruditu zaigu Interpretation training toolbox delakoa. Izan ere, interpretazioaren inguruko hainbat azalpen-bideo topatuko dituzue.

Atal honez gain, informazio ugari eskuratu dezakezue: bekak, lanpostua lortzeko egin beharrekoak… Gainera, interpretazioa praktikatu nahi izanez gero, bideoak eskuragarri dituzue Europar Komusioko weborrialdean.

Segi gogor lanean! Animo, gutxi falta da amaitzeko!

Resultado de imagen de interprete comision europea

Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu