Kaixo, esanostialariok!

Iritsi da agur esateko garaia! Asko ikasi dugu hilabete guzti hauetan eta guri, behintzat, oso erabilgarri suertatu zaigu bloga. Espero dugu zuei ere oso baliagarri izan zaizuela! Gure bidea hemen amaitu da, baina hurrengo urteko ikasleek hartuko dute gure lekukoa.

Uda ona opa dizuegu.

Laster arte!

 

Gaurko interpretazioetan gaztelaniazko hainbat espresio elkarrekin nahastu ditugu. Hona hemen azalpen batzuk:

 

Sacar de lugar: berez ez da gaztelaniazko kolokazio jatorra. Gure ustez, interpreteak ‘fuera de lugar’ espresioaren esanahiarekin erabili nahi izan du. Adibidez, ‘tu actitud está fuera de lugar’ esango genuke zure jarrera ez dela aproposa adierazteko.

Sacar de contexto: ‘sacar de lugar’-en ordez erabiltzeko proposatzen dugun esamoldea da. Adibidez, ‘te estás alterando y estás sacando las cosas de contexto’ esatean, txikikeriak handitzen ari garela esan nahi da.

Sacar de quicio: ez du zerikusirik aurreko bi formekin, baina klasean komentatu dugu. RAEren hiztegiaren arabera, ‘exasperarlo, hacerle perder el tino’ esan nahi du, hau da, norbait bere onetik ateratzea. Adibidez, ‘no es la primera vez que esto sucede, y realmente me empieza a sacar de quicio’ esango genuke zerbaitek asaldatu egin nauela esateko.

 

Efecto mariposa: hizlariak ‘efecto llamada’ izendatzeko erabili du, oker. Izatez ,‘tximeleta efektua’ edo ‘efecto mariposa’ aldaketa txiki batek ondorio handiak izan ditzakeela azaltzeko erabiltzen da.

Efecto llamada: hizlariak zera esateko erabili du, bortxaketa baten bideoak pertsona bati agian bortxaketa bat egiteko gogoa piztuko diola, hau da, ‘dei egiten diola’ zerbait egin dezan.

 

Ondorioz, interpretatzen ari garenean espresio edota kolokazioak erabiltzea positiboa dela uste dugu, mintzaldi adierazkorragoa sortzen dutelako, baldin eta haien erabilera ulertzen badugu. Izan ere, askotan halakoen esanahia ezin da hitzen arteko esanahien batuketatik ondorioztatu, eta, beraz, hitz okerrak erabiliz gero, hartzaileak ez du mezua ulertuko.

Kaixo, lagunok!

Gaur bisita berezi bat izan dugu interpretazio klasean: TERESA ROQUERO etorri da bisitan!!!!!!! Bera Europar Komisioko interpretea da, eta 30 urte inguru daramatza bertan lanean. Harrigarria, ezta?

Hitzaldi honen harira, SCIC delakoaren webgunea bisitatu dugu eta interpretaziorako baliagarriak diren hainbat baliabide bilatu ditugu zuentzat guztiontzat. Honako urrats hauek jarraitu baliabideetara iristeko:

  1. Hemen sartu:  https://webgate.ec.europa.eu/multisite/scicnet/home
  2. DG interpretation public service aukeratu
  3. Related Links sakatu (ezkerraldean).                                                                                                                                                                                                    Bertan baliabide ugari topa ditzakezue, baina guri interesgarria iruditu zaigu Interpretation training toolbox delakoa. Izan ere, interpretazioaren inguruko hainbat azalpen-bideo topatuko dituzue.

Atal honez gain, informazio ugari eskuratu dezakezue: bekak, lanpostua lortzeko egin beharrekoak… Gainera, interpretazioa praktikatu nahi izanez gero, bideoak eskuragarri dituzue Europar Komusioko weborrialdean.

Segi gogor lanean! Animo, gutxi falta da amaitzeko!

Resultado de imagen de interprete comision europea

Arratsalde on, esanostialariok!!

Gogoeta txokoan bi talderen iritzia bildu dugu.

Gaur Teresa Roqueroren bisita izan dugu eskolan. Bera, Europar Batarsuneko Komisioan lan egiten du interprete bezala gaztelera, ingelesa, frantsesa, italiera eta portugesarekin. 32 urteko ibilbidea duen interpretea da eta hortaz, eskarmentu handikoa. Bere lanaren nondik norakoak eta bere egunerokotasuna zertan datzan azaldu digu.

Orokorrean, oso lan polita den arren oso gogorra ere bada, lanaldi luzeak eta lanarekiko menpekotasun handia izan behar delako egunean zehar. Badu gauza onik ere, asko bidaiatzen da eta lankideen arteko harremanak sendoak dira. Baina benetan lana onartzeko prestutasun handia eduki behar da, hau da, dituzun gauza guztiak (zure herria, familia, lagunak…) atzean utzi behar dituzu %100 zure lanean zentratzeko. Eta hona hemen gure gogoeta: ez dakigu benetan merezi duen gure bizi kalitatea uko egitea eta lana lehenestea.

Gainera, kontuan hartu beharra dago bertan lan egiteko eskaintza eta eskariaren arteko balantza desorekatua, hots, prestakuntza handiko jendearen artean (eta ez dira gutxi) lehia handia dago plaza oso mugatuetarako. Guk, pertsonalki, nahiago dugu Euskal Herrian lanbide xumeago batean aritu, eta tarteka interpretazio saioren bat edo beste egitea. Gure hizkuntza konbinaketa ere ez baita horren erabilia Europar Batasuneko instituzioetan.

Zuek zer deritzozue?

Gogoetaren txokoan aipatzen dugun mintzaldian, Teresa Roquero-k azaldu du batzuetan zailtasunak daudela izen propioak ulertzerakoan. Kasu hauetan, zaila da zer egin jakitea, baina oso lagungarria izan daiteke beste pertsona batekin kabinan egotea. Izan ere, kideak zuk ulertu ez duzun izena Internet-en edo hiztegi batean bilatu dezake eta, gero, zuri hitza ongi idatzita erakutsi. Teknizismoekin eta latinismoekin gauza bera egin dezakegu.

Noski, metodo hau ez da erabilgarria gure kasuetan, guk interpretazioak banaka egiten ditugulako. Hala ere, profesionalentzat erabilgarria izan daiteke. Gure kasuan, guk egin dezakegun bakarra da interpretazioa hasi baino lehen aldez aurretik preparatutako glosarioa ondo begiratu eta oharretan dauzkagun zalantzak Internet-en bilatu.

Iepa Esanostialariok!!!

Gaurko eskola hasieran Teresa Roquero, Europako Batzordeko Interpretazio Zerbitzuko (SCIC) kidea, etorri zaigu. Berak interpretazioaren-sektorean 32 urtez izandako esperientziaren berri eman digu.

Bera erakundean lanean hasi zenean sartzeko ez zuen interpretazioko ikasketarik behar izan, eta sei hilabetetako formakuntza batekin aski zen. Gaur egungo egoerarekin alderatuz gero, guztiz desberdina da. Orain bertan lan egiteko azterketa berezi batzuk egin behar dira, gutxienez hiru hizkuntzatatik interpretatzeko gai izan behar da, eta ez da batere erraza hori lortu eta zure lekua izatea Europako Batzordeko Interpretazio Zerbitzuan.

Horrez gainera, konturatu gara interpretearen bizitza zeharo baldintzatzen duela, izan ere, kasu askotan Bruselara joan behar izaten da bizitzera, eta gainera, “guardia” delako batzuk egitea beharrezkoa da, eta beraz, momentu oro lanerako prest egon behar da.

Azpimarratzekoa da euskarak ez duela leku finko bat Europako Batzordean bere koofizialtasuna dela eta, ondorioz, euskara gure laugarren hizkuntza izan beharko litzateke bertan lan egin ahal izateko. Gainera freelance-ak izan ohi dira euskararekin erakunde honetan lan egiten duten interpreteak.

Amaitzeko harek bizi izan ditue anekdota batzuk kontatu dizkigu, eta bere lana gertuagotik ezagutzea ahalbidetu digu horrek. Hitzaldia interesgarria gerta dakioke Europako instituzioren batean lan egin nahi duen interprete orori.

Beraz, badakizu Esanostialari, amestearekin ez da nahikoa, lan gogorra dago atzetik!

 

Aurreko notaketetan ikur ugari ikus dituzue, baina zer gertatzen da ikurrak gustuko ez badituzu?

Alde batetik, ikurrak erabiltzea erabilgarria izan daiteke kontzeptu konplexuak edo hitz ugari dituzten kontzeptuak momentu batean adierazteko. Bestalde, ikurrak barneratutak ez ditugunean marrazkiak egiten hastea denbora galtzeko baino ez du balio.

Ikurrak gustuko ez badituzu, ideia ona da laburdurak erabiltzea; Emil Krebs ordez E.K. jartzea, adibidez. Noski, laburdura batzuk orokorrean erabil daitezke (adibidez –> adb.), baina beste batzuk testu edo gai batzuetan bakarrik erabil daitezke.

Ikurrik gabe dauden notaketak ikusiko dituzue orain, eta bien alderaketa egingo dugu.

 

                                                                          

 

Hasteko, lehenengo interpreteak orri bakarra izan behar du beste interpreteak bi orritan idatzi duena jartzeko. Baina hala ere, bigarren interpretearen kasuan oharrak askoz garbiago ikus daitezke eta orokorrean ulergarriagoak dira.

Bigarrenik, lehenengo interpreteak gehien bat xede hizkuntzan hartu ditu oharrak, eta hau erabilgarriagoa da geroago interpretazioa egiterakoan denbora gutxiago itzultzen pasatzeko. Bigarren interpreteak, ordea, jatorrizko hizkuntzan hartu ditu oharrak, eta honek ondorengo interpretazioaren jarioa zaildu dezake.

 

Notaketa hauen mintzaldia eta interpretazioa ikusteko gogoak badituzue, multimedia atalean aurkituko dituzue. Hori izan da guztia gaurkoz!

Kaixo guztioi!!

Gaurkoan, komeriak izan ditugu Iñigo Urkulluren honako mintzaldi hau interpretatzen:

https://www.youtube.com/watch?v=BmpGEBOb4Hw

Interpretazioa egin ondoren, hainbat ondorio atera ditugu.

Hasteko, esan beharra daukagu interpretatzen hasi aurretik hainbat minutu izan ditugula Urkullu bera hitz egiten entzuteko; horrela, bagenekien zer tonu eta zein abiadura erabiliko zituen, besteak beste, guk interpretatu beharreko zatian. Egoera errealetan ere, komeni da, ahal bada, interpretatu baino lehen hizlariekin harremanetan jartzea eta beraien hitzaldiren bat entzutea, zer topatuko dugun aurreikusteko. Batzuetan, entseguak ere egiten dira horretarako.

Harremanetan jartzea, bestalde, lagungarria da hitzaldian zehar agertuko den terminologia aurreikusteko eta glosarioak osatzeko. Horrek interpretazioa asko erraztuko du. Gainera, hitzaldiaren testuingurua zein izango den ere buruan izan behar du interpreteak: kasu honetan, adibidez, ekitaldi politikoa zenez, ‘hizkuntza-politika’, ‘elkarbizitza’ eta ‘integrazioa’ moduko hitzek ezin gaitzakete ezustean harrapatu.

Azkenik, gutako askok eduki-akats bera egin dugu Urkullu interpretatzean, Urkulluk berak ez baititu ideien arteko lotura batzuk argi adierazi. Horren harira, interpreteak kontuan hartu behar du interpretatzea egokitu zaion hizlariak ez duela zertan mintzaldi perfektua egin. Gauzak horrela, interpreteak ezin du ahaztu ahal duen heinean mintzaldi koherentea osatu behar duela; horren aurrean zenbait ideia xehetasun gutxirekin eman ahal dira, horrela hanka-sartze eta kontraesanak ekiditeko.

Espero dugu aipatutako aholkuak baliagarri izatea, hurrengora arte!

Arratsalde on!

Nayhuak gaur Emil Krebsen inguruko mintzaldi interesgarria ekarri digu… ez zen ba 68 hizkuntza hitzegiteko gai izatera iritsi!!!! Jarraian Idoiak mintzaldiaren interpretazioa egin du. Zer iruditzen???

 

 

 

 

PD: Barkaiguzue bideoetan dardara handia badago… pultsoarena oraindik ere kontrolatzen ikasi behar dugu!

 

 

Epa gazteok!

Gaurko saioan erabili ditugun glosategiak erakustera gatoz. Orokorrean, erabilgarriak izan dira, eta bati baino gehiagori salbatu die kabinetan. Beraz, ohartu gara zein lagungarriak izan daitezken ondo egindako glosategiak. Baina, horretarako, dokumentazio-lana ezinbestekoa da. Gehiegi luzatu gabe, hona hemen gaurko hiru glosategiak:

 

ASTEKO HITZA: entrega de premios

« Older entries

Tresna-barrara saltatu