Gogoetaren txokoa 2017-2018

You are currently browsing the archive for the Gogoetaren txokoa 2017-2018 category.

Arratsalde on, esanostialariok!!

Gogoeta txokoan bi talderen iritzia bildu dugu.

Gaur Teresa Roqueroren bisita izan dugu eskolan. Bera, Europar Batarsuneko Komisioan lan egiten du interprete bezala gaztelera, ingelesa, frantsesa, italiera eta portugesarekin. 32 urteko ibilbidea duen interpretea da eta hortaz, eskarmentu handikoa. Bere lanaren nondik norakoak eta bere egunerokotasuna zertan datzan azaldu digu.

Orokorrean, oso lan polita den arren oso gogorra ere bada, lanaldi luzeak eta lanarekiko menpekotasun handia izan behar delako egunean zehar. Badu gauza onik ere, asko bidaiatzen da eta lankideen arteko harremanak sendoak dira. Baina benetan lana onartzeko prestutasun handia eduki behar da, hau da, dituzun gauza guztiak (zure herria, familia, lagunak…) atzean utzi behar dituzu %100 zure lanean zentratzeko. Eta hona hemen gure gogoeta: ez dakigu benetan merezi duen gure bizi kalitatea uko egitea eta lana lehenestea.

Gainera, kontuan hartu beharra dago bertan lan egiteko eskaintza eta eskariaren arteko balantza desorekatua, hots, prestakuntza handiko jendearen artean (eta ez dira gutxi) lehia handia dago plaza oso mugatuetarako. Guk, pertsonalki, nahiago dugu Euskal Herrian lanbide xumeago batean aritu, eta tarteka interpretazio saioren bat edo beste egitea. Gure hizkuntza konbinaketa ere ez baita horren erabilia Europar Batasuneko instituzioetan.

Zuek zer deritzozue?

Iepa Esanostialariok!!!

Gaurko eskola hasieran Teresa Roquero, Europako Batzordeko Interpretazio Zerbitzuko (SCIC) kidea, etorri zaigu. Berak interpretazioaren-sektorean 32 urtez izandako esperientziaren berri eman digu.

Bera erakundean lanean hasi zenean sartzeko ez zuen interpretazioko ikasketarik behar izan, eta sei hilabetetako formakuntza batekin aski zen. Gaur egungo egoerarekin alderatuz gero, guztiz desberdina da. Orain bertan lan egiteko azterketa berezi batzuk egin behar dira, gutxienez hiru hizkuntzatatik interpretatzeko gai izan behar da, eta ez da batere erraza hori lortu eta zure lekua izatea Europako Batzordeko Interpretazio Zerbitzuan.

Horrez gainera, konturatu gara interpretearen bizitza zeharo baldintzatzen duela, izan ere, kasu askotan Bruselara joan behar izaten da bizitzera, eta gainera, “guardia” delako batzuk egitea beharrezkoa da, eta beraz, momentu oro lanerako prest egon behar da.

Azpimarratzekoa da euskarak ez duela leku finko bat Europako Batzordean bere koofizialtasuna dela eta, ondorioz, euskara gure laugarren hizkuntza izan beharko litzateke bertan lan egin ahal izateko. Gainera freelance-ak izan ohi dira euskararekin erakunde honetan lan egiten duten interpreteak.

Amaitzeko harek bizi izan ditue anekdota batzuk kontatu dizkigu, eta bere lana gertuagotik ezagutzea ahalbidetu digu horrek. Hitzaldia interesgarria gerta dakioke Europako instituzioren batean lan egin nahi duen interprete orori.

Beraz, badakizu Esanostialari, amestearekin ez da nahikoa, lan gogorra dago atzetik!

 

Kaixo guztioi!!

Gaurkoan, komeriak izan ditugu Iñigo Urkulluren honako mintzaldi hau interpretatzen:

https://www.youtube.com/watch?v=BmpGEBOb4Hw

Interpretazioa egin ondoren, hainbat ondorio atera ditugu.

Hasteko, esan beharra daukagu interpretatzen hasi aurretik hainbat minutu izan ditugula Urkullu bera hitz egiten entzuteko; horrela, bagenekien zer tonu eta zein abiadura erabiliko zituen, besteak beste, guk interpretatu beharreko zatian. Egoera errealetan ere, komeni da, ahal bada, interpretatu baino lehen hizlariekin harremanetan jartzea eta beraien hitzaldiren bat entzutea, zer topatuko dugun aurreikusteko. Batzuetan, entseguak ere egiten dira horretarako.

Harremanetan jartzea, bestalde, lagungarria da hitzaldian zehar agertuko den terminologia aurreikusteko eta glosarioak osatzeko. Horrek interpretazioa asko erraztuko du. Gainera, hitzaldiaren testuingurua zein izango den ere buruan izan behar du interpreteak: kasu honetan, adibidez, ekitaldi politikoa zenez, ‘hizkuntza-politika’, ‘elkarbizitza’ eta ‘integrazioa’ moduko hitzek ezin gaitzakete ezustean harrapatu.

Azkenik, gutako askok eduki-akats bera egin dugu Urkullu interpretatzean, Urkulluk berak ez baititu ideien arteko lotura batzuk argi adierazi. Horren harira, interpreteak kontuan hartu behar du interpretatzea egokitu zaion hizlariak ez duela zertan mintzaldi perfektua egin. Gauzak horrela, interpreteak ezin du ahaztu ahal duen heinean mintzaldi koherentea osatu behar duela; horren aurrean zenbait ideia xehetasun gutxirekin eman ahal dira, horrela hanka-sartze eta kontraesanak ekiditeko.

Espero dugu aipatutako aholkuak baliagarri izatea, hurrengora arte!

Kaixo, lagunok!

Oporren ondoren pilak kargatuta gatoz zuei material gehiago eskaintzeko. Gaurkoan, klasean ikusi dugun bideo interesgarri batekin gatoz. Izenburuak dioen bezala, esan osteko interpretazioa ikastearen garrantziaz dihardu.

Hizlaria Neil Munro da, Europar Batasunean lan egiten duen eskarmentu handiko interpretea. Haren helburua, esan osteko interpretazioa praktikatzea garrantzitsua dela adieraztea da. Aipatzen duen lehen arrazoia, Europar Batzordean lan egiteko azterketa bat gainditu behar dela da; eta azterketa hori esan osteko interpretazio bat egitea da, sei minutu ingurukoa. Hala ere, arrazoi hori ez da batere erakargarria jendea interpretazera animatzeko. Horregatik, erakargarriagoak diren bi arrazoi planteatzen ditu:

Lehena, esan osteko interpretazioa edozein momentutan interpretatzeko gai izan behar du interpreteak. Hau da, egoera ezberdinetara egokitzen jakin behar du interpreteak.

Bigarrena, interpretazio mota honetan garatutako gaitasunak aldi bereko interpretaziorako baliagarriak dira. Gainera, memoria lantzen da, eta horrek asko laguntzen du notak hartzerako garaian. Izan ere, interpretea notak hartu eta hartu ari bada, hizlariak dioena entzuteari uzten dio.

Azkenik, esan osteko interpretazioa egiterakoan interpretea agerian dago, publiko bati begira egiten du lan. Horri esker, entzuleek feedback zuzena eman diezaiokete interpreteari.

Ikasten ari garen honi buruzko gogoeta egiteko balio izan digu bideoak. Gainera, Europar Batzordean lan egiteko beharrezkoak diren azterketen inguruko informazioa bilatzeko ere balio izan digu. Hona hemen esteka:

https://ec.europa.eu/info/jobs-european-commission/working-eu/interpreters-recruitment-european-commission_en

Baliagarria izan dakizuela espero dugu!!

https://webcast.ec.europa.eu/why-do-we-have-to-learn-consecutive

Arratsalde on, esanostiakoak!!

Gaurkoa egun zaila izan da, faktore asko izan ditugu gure aurka. Batetik, 5 hitzaldi genituen interpretatzeko eta bestetik bero handia egiten zuen gelan eta kabinetan. Gainera, hitzaldiak ez dira batere errazak izan, 8-9 minutukoak ere izan dira haietako batzuk!!

Testu narratiboak ziren heinean, xehetasun ugariz josiak zeuden eta hori izan da gure erronketako bat, Errekaleor, Orereta edota José María Olazabalen historiak izan ditugu mintzagai. Ez da harritzekoa data eta izen asko ageri izana testuetan eta orokorrean hau izan da gure traba.

Bestalde, mintzaldi asko genituenez, azkenekoetan nekea nabaritzen zen eta gure interpretazioetan islatu da hori, batez ere lanak borobiltzerako orduan.

Eta hori gutxi balitz, mintzaldi artean oso denbora gutxi izan dugu gure lanak entzun eta piska bat deskonektatzeko.

Horregatik orain deskonektatzera goaz, agur esanostiakoak eta beste bat arte!!

Gaurko interpretazioa nahiko zaila izan da hainbat arrazoiengatik.

Alde batetik, hiztegi eta lexiko arazoak izan ditugu. Teknizismo ugari egon dira, baina horretaz “Arazoa non, konponbidea han” atalean hitz egingo dute. Guk, aldiz, itzulpen honekin izandako beste arazoei buruz hitz egingo dugu.

Arazoetako bat mintzaldian informazio gehiegi agertzen zela izan da. Honekin esan nahi dugu datu zehatz gehiegi egon direla, eta gainera oso segituan. Izen propioak, “Capilla de Santiago” bezalakoak, modu zehatzean itzuli behar dira eta ezin dira parafrasien bidez aipatu; beraz, hitzaldian zehar izen ezberdin ugari agertzeak interpretazioa zaildu du.

Arazoak izan ditugu mintzaldiarekin, bai, baina horrek ez du gutxiesten mintzaldiak berez oso egitura txukuna zuela. Alde honetatik ez ditugu izan arazo handirik.

Jarraian, mintzaldia jarriko dugu, zuek entzun eta hausnartu dezazuen esandakoari buruz.

Notaketen atalean ikusiko duzuenez, gaurko eskolan interprete profesional batek erabili dituen notak aztertu ditugu haren jardunaren bideo bat ikusi ostean.

Hausnartu ondoren hainbat ondorio atera ditugu:

-Azkar idaztea lagungarri da, eta horregatik tinta gehiago botatzen duten boligrafoak lana erraztu diezagukete.

-Ideien artean espazio handia uztea komenigarria da publikoari begiratu nahi badiogu interpretatzen ari garen bitartean; bestela notetara begira egongo gara      etengabe.

-Norberak bere teknika garatu beharko du; norberarentzat erabilgarriak diren sinbolo/ikur/hitzak… aurkitzeko. Oso garrantzitsua da norberaren nota propioak ulertzea, horrek lana erraztuko baitigu.

-Zerrendak orriaren eskuinaldean egiten ditu zutabe batean eta horrela badaki ondoren datorrena zer izango den. Ideiak bestalde ezkerraldean kokatzen ditu ikurrak baliatuz.

-Xede hizkuntzan hartzen ditu notak bideoko interpreteak, eta beraz, ondoren errazagoa da egin beharreko lana. Horretarako oso ondo menderatu behar dira bi hizkuntzak, baina behin hori lortuta askoz ere lan txukunagoa egingo dugu.

-Azkenik, oso baliagarria iruditu zaigu bideoan interpreteak ideiak banatzeko zerabilen teknika: marrak egitea horiek desberdintzeko. Bisualki oso lagungarria baita.

 

HAU EZ DA AHUNTZAREN GAUERDIKO EZTULA, BAINA LORTUKO DUGU! ANIMO EKIPO!

 

Gaurkoan, elikadurak eragindako gaixotasunen inguruko mintzaldia eskaini digu Anek. Mirenek gai horri buruzko glosarioa prestatu duenez, haren interprete lanak egin ditu. Azter dezagun zer-nolakoa izan den bere interpretazioa.

 

Saihestekoak:

-“intentamos crear una imagen”. Hizkuntzaren zehaztasuna eta testuaren kohesioa garrantzitsua denez, “intentamos crear una imagen acorde a estos estereotipos” esaldi biribilagotzat daukagu.

-“los famosos son reflejos de estos estereotipos”. Euskal formatik gertuegi dagoela uste dugu, eta horregatik, “los famosos los reflejan [estereotipos]” proposatzen dugu.

-“su manera en la que se alimentan”. Horren ordez: “la manera en la que se alimentan” edo “su manera de alimentarse” egokiagoak liratekeela uste dugu.

-“unirse también a este movimiento y adelgazar”. Uste dugu hemen argaltzeko joera ikuspuntu negatibotik hartzen dela; beraz, “movimiento” baino egokiagoa “moda” litzateke.

-“la gente que lleva ropa grande, es difícil para ellos encontrar esta ropa”. Hasieran egitura batekin hasi da eta gero beste batekin jarraitu du, eta ondorioa esaldi artifizial bat izan da. Horrelakoetarako, komeni da hasitako egiturari nolabait egokitu eta amaierara arte horri eustea.

-“por un lado… y dos”. Koherentzia kontua da, eta txukunagoa izateaz gain, entzuleari ideiak antolatzen lagunduko lioke “por un lado” ondoren “por otro lado” esateak.

 

Errepikapenak saihesteko proposatzen ditugun sinonimoak:

-ropa pegada, estrecha, ajustada, pequeña

-ropa grande, floja, holgada

-caro, de precio elevado, costoso

-llevar a, conducir a

-dejar de lado, marginar

 

Balorazio orokorra:

Edukiari dagokionez, ez du inongo akatsik egin: dena ondo ulertu eta behar bezala helarazi du. Goian aipatutako akatsak ahozko inprobisazioan ohikoak diren hanka-sartzeak dira: ez dira larriak, baina hobetu daitezke. Horiek saihesteko, notak birpasatzean sinonimoei arreta berezia ematea proposatzen dugu, kasu honetan, adibidez, “arropa estua” interpretatu behar denean, “estua” interpretatzerakoan buruan aukera bat baino gehiago zerrendatzea komeni da. Gainera, interpretatzerakoan, esaldi sinpleak sortzea gomendatzen da eta ahal den neurrian menpeko esaldiak eta esaldi oso luzeak saihestea; izan ere, kontuan izan behar da ez dela testu idatzia eta ahozko jardunak beste ezaugarri batzuk dituela.

 

Orain, zeuen txanda da, egizue zeuek Mirenen interpretazioaren balorazioa!

Aneren mintzaldia ere hemen duzue ikusgai.

 

 

 

Jada hasi gara agure lehengo interpretazioak egiten eta grabatu dugun lehengo interpretazioa izango dugu hizpide honako honetan. Hasteko, notaketa nola antolatu duen azalduko dizuegu, eta mintzaldiaren eskemarekin bat datorren ikusiko dugu. Bestalde, egindako akatsak zeintzuk izan diren esango ditugu eta horiek hobetzeko proposamenak eman. Azkenik, ondo egindakoak aipatuko digu.

Mintzaldian honako zati hauek zituen:

  • Aurkezpena: gaia eta mintzaldiaren xedearen aurkezpena
  • Musika eskolaren aldeko argudioak
  • Liburutegiaren aldeko argudioak
  • Inkesta eta azken erabakia

Interpretazioa burutu zuen ikasleak halaxe antolatu zituen oharrak eta ordena berean.

Hala ere, akats batzuk egin zituen:

  • Liburutegi > biblioteca itzuli beharrean, librería baliokidea eman zion
  • Vengo de parte de esan beharrean, en nombre de esatea hobe da
  • Honako esaldi hau esan zuen: Un bar y una escuela de música o una librería. Esaldi honek bi esanahi izan ditzake [Un bar y una escuela de música][o una librería] edo [Un bar][y una escuela de música o una librería]
  • Críos esan beharrean, hobe da niños/los más pequeños esatea
  • Zona esan beharrean, testuinguru honetan hobe da sección esatea
  • Alumnos beharrean, egokiagoa da estudiantes erabiltzea
  • Inkesta gazteleraz encuesta da -> KONTUZ ANTZEKOAK DIREN HITZEKIN!

Lehengo interpretazioa izan zen eta jariotasun egokia izan zuen interpreteak. Oso seguru ikusi zitzaion eta tonua egokia iruditu zitzaigun, baita bolumena ere. Ideia guztiak era ordenatuan eman zituen, inolako ezabaketarik egin gabe.

Lanean jarraituko dugu, eta hurrengoan hobe!!

Tresna-barrara saltatu