Hizki-zopa 2017-2018

You are currently browsing the archive for the Hizki-zopa 2017-2018 category.

 

Gaurko interpretazioetan gaztelaniazko hainbat espresio elkarrekin nahastu ditugu. Hona hemen azalpen batzuk:

 

Sacar de lugar: berez ez da gaztelaniazko kolokazio jatorra. Gure ustez, interpreteak ‘fuera de lugar’ espresioaren esanahiarekin erabili nahi izan du. Adibidez, ‘tu actitud está fuera de lugar’ esango genuke zure jarrera ez dela aproposa adierazteko.

Sacar de contexto: ‘sacar de lugar’-en ordez erabiltzeko proposatzen dugun esamoldea da. Adibidez, ‘te estás alterando y estás sacando las cosas de contexto’ esatean, txikikeriak handitzen ari garela esan nahi da.

Sacar de quicio: ez du zerikusirik aurreko bi formekin, baina klasean komentatu dugu. RAEren hiztegiaren arabera, ‘exasperarlo, hacerle perder el tino’ esan nahi du, hau da, norbait bere onetik ateratzea. Adibidez, ‘no es la primera vez que esto sucede, y realmente me empieza a sacar de quicio’ esango genuke zerbaitek asaldatu egin nauela esateko.

 

Efecto mariposa: hizlariak ‘efecto llamada’ izendatzeko erabili du, oker. Izatez ,‘tximeleta efektua’ edo ‘efecto mariposa’ aldaketa txiki batek ondorio handiak izan ditzakeela azaltzeko erabiltzen da.

Efecto llamada: hizlariak zera esateko erabili du, bortxaketa baten bideoak pertsona bati agian bortxaketa bat egiteko gogoa piztuko diola, hau da, ‘dei egiten diola’ zerbait egin dezan.

 

Ondorioz, interpretatzen ari garenean espresio edota kolokazioak erabiltzea positiboa dela uste dugu, mintzaldi adierazkorragoa sortzen dutelako, baldin eta haien erabilera ulertzen badugu. Izan ere, askotan halakoen esanahia ezin da hitzen arteko esanahien batuketatik ondorioztatu, eta, beraz, hitz okerrak erabiliz gero, hartzaileak ez du mezua ulertuko.

Epa gazteok!

Gaurko saioan erabili ditugun glosategiak erakustera gatoz. Orokorrean, erabilgarriak izan dira, eta bati baino gehiagori salbatu die kabinetan. Beraz, ohartu gara zein lagungarriak izan daitezken ondo egindako glosategiak. Baina, horretarako, dokumentazio-lana ezinbestekoa da. Gehiegi luzatu gabe, hona hemen gaurko hiru glosategiak:

 

ASTEKO HITZA: entrega de premios

Kaixo esanostialariok!

Gaurkoan Joseba Sarrionandiari omenaldia egin diogu gure eskolan eta hemen duzue gure ikaskide batek eginiko glosategia.

EU ES
Ezkutuan A escondidas, en secreto
Erbeste Extranjero, exilio
Ezleku Lugar inapropiado
Euskaltzain urgazle Miembro correspondiente de la Academia de la Lengua Vasca
Espetxe-zigor Pena de cárcel, pena de prisión
Euskadi Literatura Saria Premio Euskadi de Literatura
Atxiki Retener
Kokuioa El Cocuyo
Moro, mairu Moro
Lapur banden etika ala politika La ética de la banda de ladrones o la política
Autokritika Autocrítica
Baketze, bake, bakealdi Pacificación
Atxilotu Detener, capturar, apresar
Iheslari Fugitivo, asilado
Eusko Jaurlaritza Gobierno Vasco

 

Asteko hitza

Euskaltzain Urgazle = Miembro correspondiente de la Academia de la Lengua Vasca

Urgazle = laguntzaile, babesle

Bitxia iruditu zaigu Euskaltzain Urgazle terminoaren gaztelerazko baliokidea, oso luzea baita eta korrika batean esateko birritan pentsatu behar baita bai eta aurretik arnasa sakon hartu ere. Jakin nahiko genuke zenbat buelta eman dizkion itzultzaileak terminoari!!

 

Kuriositatez, jakin nahi baduzue Euskaltzain Urgazlez gain Euskaltzain Osoak eta Ohorezko Euskaltzainak ere badaude.

Euskaltzain Oso = Académico de Número

Ohorezko Euskaltzain = Académico de Honor

Zelako beste bi baliokide…

Beste bat arte, lagunostialariok!!

 

 

Gaur, glosario dezente landu ditugu eta, hauen artean, gehien erabili duguna gure interpretazioa egiteko Simone de Beauvoir-en biografiari buruzko mintzaldiari dagokion glosarioa izan da. Glosategi horretan agertzen ziren hitz asko mintzaldian ere errepikatu dira, modu honetan, gure lana erraztuz. Jarraian, glosario famatua jarriko dizuegu, zuek ikusteko eta, nahi baduzue, zuen iritzia emateko:

    EUSKARA                                              GAZTELANIA

Aktibista                                                   Activista

Amodio kontingente                                    Amor contingente

Bigarren sexua                                             El segundo sexo

Europar literaturaren Austriako saria     Premio Austriako de Literatura Europea

Existentzialismo                                            Existencialismo

   Filosofia-korronte                                           Corriente filosófica

     Giza eskubideak                                             Derechos Humanos

Hausnarketa                                                      Reflexión

     Heterosexualitate                                           Heterosexualidad

  Monogamia                                                       Monogamia

Siakera                                                              Ensayo

 

Egia da euskeraz dauden hitz askok gaztelaniako hitzen antza dutela. Hala ere, interpretatzeko orduan, asko lagundu gaitu glosarioak, ez genuelako pentzatu behar hitzaren itzulpenean eta interpretazioan kontzetratu ahal ginelako.

 

 

 

Arratsalde on, esanostialariok!

Gaurkoan Mirenen mintzaldia izan dugu; berak pasa den ikasturte osoa Alemania iparraldeko Bremen hirian eman zuen, eta horren harira, Alemaniako ohituren inguruan aritu zaigu. Horretarako Anek egin du glosarioa, eta honako hitzak bildu ditu bertan:

EUSKARA

GAZTELANIA

Antolatu Planificar y organizar
Puntualtasun, garaiz iriste, ordurako iriste Puntualidad
Ordena Orden
Isiltasuna Silencio
Hotz Distante
Esku-emate Apretón de manos
Oktoberfest Oktoberfest
Artisau- … Artesanal (pan)
Bretzel Bretzel
Izaera Carácter, manera de ser
Esparru akademikoa Ámbito académico
Birziklatu Reciclar
Ontzia itzuli Retornar un envase
Kreditu txartela Tarjeta de crédito
Zuka hitz egin Tratar de “tu”

Hasiera batean guztiz baliagarria den glosategi bat dirudi, baina, kasu honetan ez da horrela izan.

ZERGATIK?

Mirenek ez du ia hor idatziriko hitzik aipatu, beraz, ondorio garbi bat atera dugu gaurkoan: beharrezkoa da glosarioa prestatu baino lehen mintzaldia egingo duenarekin hitz egitea eta behar bezala dokumentatzea, bestela egindako lanak ez baitu ezertarako balioko, eta gainera interpretatzerako orduan arazoak izango ditugu. Horrekin ez dugu esan nahi glosarioa gaizki dagoenik, baizik eta gure mintzaldi konkreturako ez zaigula baliagarria izan.

ASTEKO HITZA

Berpizkunde, renacimiento ala resurrección?

Gaurko beste mintzaldia Gasteizko Santa Maria katedralaren inguruan izan da, eta bertan Nayhuak “haur baten berpizkundea” aipatu du. Hasiera batean “berpizkunde” hitza entzun eta gaztelaniako “renacimiento” etortzen zaigu gogora, baina garai historiko bat da hori eta kasu honetan “resurrección” da gaztelaniako baliokide zuzena.

Datorren astera arte lagunok!

Hemen dituzue aste honetako bi mintzaldietarako prestatu ditugun bi glosario elebidunak:

MARGOLAN BATEN DESKRIBAPENA:

EU ES
Artelana Obra de arte
Bilboko Arte Ederren Museoa Museo de Bellas Artes de Bilbao
Bilduma Colección
Dantzari Danzante, bailarín
Jauregi Palacio
Margolari Pintor
Mihise Lienzo
Olio-pintura Pintura al óleo
Ontzia Nave, navío, embarcación
Zertzelada Pincelada

 

ERAIKIN BATEN DESKRIBAPENA:

EU ES
Alameda Zumarkale
Claraboya – Tragaluz Argi-zulo
Columna Zutabe
Demolición Eraisketa
Desarrollo de la estructura Egitura-bilbea
Fachada Fatxada / Aurrealde
Galería Galeria
Hormingón armado Hormigoi armatu
Hueco Bao
Itinerario Ibilbide
Multicultural Kulturaniztun
Paño de ladrillo Adreiluzko
Planta baja Behe-oin
Restauración Zaharberritze
Terracotta vidriada Terracotta beiraztatua
Torreón Erlaitz

 

 

Asteko hitza:remarcable”.

Badakigu hizkuntzak elkarreraginean daudela, eta guk, itzultzaileok, hizkuntzen arteko terminoak nahasteko arriskua dugu. Hori izan da gure ikaskide bati gaur gertatu zaiona, hain zuzen. Interpretatzen ari zela, “cabe destacar” edo horrelako esamoldeen sinonimoen bila zebilela, “es remarcable” esan du. Jakina, ingelesezko “remarkable” eta gaztelaniazko “remarcar” hitzen batuketa izan da hori. Interpretazioa bukatzean, “remarcable” bilatu dugu hiztegian (RAEn), baina ez du definiziorik ematen. Wordreferencek, ordea, “notable”, “señalado”, “sobresaliente” eta “destacable” ordainak ematen ditu sinonimo gisa.

Esanahi orokorra ulertuko genukeen arren, kontu handiz ibili behar dugu transferentziekin; batzuetan jukutria gaiztoa izan daitezke eta!

Kaixo lagunok!

Hemen gatoz orri txuriak hitzez betetzera. Gaurkoan, hiru glosario utziko dizkizuegu. Lehenengoa, dispertsioari buruzkoa; bigarrena, hezkuntza alternatiboei buruzkoa; eta hirugarrena, elikadurak eragindako gaixotasunei buruzkoa.

Erabilgarrienak izan diren glosarioak azken biak izan dira, izan ere, bertako hitz ugari agertu dira mintzaldietan. Hala ere, txalokatzeko lana egin dute glosarioa sortu duten ikaskideek!

Kontuan hartu beharra dago, halako gai zehatzen glosarioak egiterako orduan hiztegi arruntak motz geratzen direla. Gure gomendioa da gai horiek jorratzen dituzten testuak eta artikuluak irakurtzea da, eta  batez ere, bi hizkuntzetan forma erabat desberdinak dituzten hitzetan arreta jarri. Eta kontuan hartu, halako gaiak jorratzen dituzten artikulu eta testuek antzeko terminologia erabiliko dutela, beraz, hitz batzuk gure hiztegi propioan txertatzen hasi behar dugu!

ASTEKO HITZA:

Derivar de: “Las enfermedades que derivan de la alimentación”

Aurreko astean Mirenek Elgoibarko Kulturguneari buruzko mintzaldia eskaini zigun. Hara hemen Anek proposaturiko glosario elegantea! Kontuan hartu beharra dago Anek mintzaldiaren izenburua baino ez zekiela, eta intuizioz jokatu behar izan zuela. Zorionak Ane, primerako laguntza izan genuen!

EUSKARA GAZTELANIA
Kulturgune Centro cultural
Mailegatu Tomar prestado/tomar en préstamo
Katalogatu Catalogar
Abesbatza Coro
Musika tresnak Instrumento musical
Solfeo Solfeo
Harmonia Armonía
Datu base Base de datos
Diru laguntzak Subvenciones
Berreste-data Fecha límite
Kontsulta materiala Material de consulta
Hemeroteka Hemeroteca
Entzunaldia Audición
Kontzertua Concierto
Banda Banda
Tresna-barrara saltatu