MULTIMEDIA 2017-2018

You are currently browsing the archive for the MULTIMEDIA 2017-2018 category.

Kaixo, lagunok!

Gaur bisita berezi bat izan dugu interpretazio klasean: TERESA ROQUERO etorri da bisitan!!!!!!! Bera Europar Komisioko interpretea da, eta 30 urte inguru daramatza bertan lanean. Harrigarria, ezta?

Hitzaldi honen harira, SCIC delakoaren webgunea bisitatu dugu eta interpretaziorako baliagarriak diren hainbat baliabide bilatu ditugu zuentzat guztiontzat. Honako urrats hauek jarraitu baliabideetara iristeko:

  1. Hemen sartu:  https://webgate.ec.europa.eu/multisite/scicnet/home
  2. DG interpretation public service aukeratu
  3. Related Links sakatu (ezkerraldean).                                                                                                                                                                                                    Bertan baliabide ugari topa ditzakezue, baina guri interesgarria iruditu zaigu Interpretation training toolbox delakoa. Izan ere, interpretazioaren inguruko hainbat azalpen-bideo topatuko dituzue.

Atal honez gain, informazio ugari eskuratu dezakezue: bekak, lanpostua lortzeko egin beharrekoak… Gainera, interpretazioa praktikatu nahi izanez gero, bideoak eskuragarri dituzue Europar Komusioko weborrialdean.

Segi gogor lanean! Animo, gutxi falta da amaitzeko!

Resultado de imagen de interprete comision europea

Arratsalde on!

Nayhuak gaur Emil Krebsen inguruko mintzaldi interesgarria ekarri digu… ez zen ba 68 hizkuntza hitzegiteko gai izatera iritsi!!!! Jarraian Idoiak mintzaldiaren interpretazioa egin du. Zer iruditzen???

 

 

 

 

PD: Barkaiguzue bideoetan dardara handia badago… pultsoarena oraindik ere kontrolatzen ikasi behar dugu!

 

 

Hasteko, jakin ezazuen mintzaldiak eta interpretazioak egiteko modua aldatu dugula. Orain, hizlariaren mintzaldia entzuten duen bakarra interpretaría da, eta geroago beste klasekideen aurrean egiten da interpretazioa. Hau esanda, has dezagun hitz egiten gaur egindako mintzaldietako batez.

Ekarri dugun mintzaldia Joseba Sarrionandiari omenaldi bat izan da. Testu erretorikoa izanda, hizkuntzaren automatismoak espero dira eta mintzaldiak testuinguru formala duenez, oso hizkera jasoa ere espero da.

Hizlariaren aldetik, oso ondo egin du mintzaldia. Ondo egituratuta zegoen, estilo formala errespetatu du eta bere jarrera guztiz egokia izan da, lasaitasunez eta modu argian hitz egin baitu.

Hizlariak hain ondo mintzatu izanak lana erraztu dio interpretariari. Astiro joan izanak, notaketaren erritmoa hobetu du, eta hain ondo egituratua zegoenez, ideiak oharretan antolatzea errazagoa da. Horretaz gain, ulergarriagoa gertatzen denez, interpreteak errazago gogoratuko ditu ideia nagusiak.

Azkenik, azken hartzaileek mintzaldiaren interpretazioa zuzenean entzutea, eta ez jatorri testua eta gero interpretazioa, eskertu egin da. Dinamikoagoa iruditu zaigu, eta askoz hobeto aztertu eta baloratu daiteke interpretariaren lana jatorrizkoaren interferentziarik gabe.

Hemen daukazue mintzaldia zuek ikus dezazuen!

 

Aupa ekipo!!

Hementxe gara berriz ere! Gaurkoan Iñigok biziki interesgarria suertatu zaigun Errekaleor auzoari buruzko mintzaldia eskaini digu. Horregatik interpretazio-prozesua zueri danori erakustea erabaki dugu. Lehenengo mintzaldia bera ikusteko aukera izango duzue. Ondoren, Ainhoaren notaketa-prozesua ikusteko zortea, eta azkenik, beraren interpretazioa izango duzue ikusgai.

 

Gustuko al duzue??

Ondorengo bideoak interprete jardunaren inguruan hitz egiten du. Nazio Batuen Erakundeko interpreteen lanaz ari da batik bat, beraz, aldiberekoa da berez bideoan gehien agertzen den interpretazio modalitatea. Hona hemen biltzen dituen ideia interesgarrien laburpena:

Itzultzailea ez da interpretea. Biak hizkuntzen arteko transferentziaz arduratzen dira baina euskarri eta baldintza zeharo desberdinetan; beraz, landu beharreko gaitasunek ere ez dute elkarren artean zerikusirik.

Uste okerra da “hitza itzultzen den neurrian, zuzena izango dela” pentsatzea. Interpretatzea askoz ere gehiago da, esaldi osoak osatu behar dira, mintzaldi koherentea, eta esaten denak zentzua izan behar du. Hori, itzulpengintzan ez bezala, denbora-muga oso zehatzarekin.

-“Aktore lanak egitea da garrantzizkoena”. Entzuleak hortxe daude eta esandakoa ez du atzera bueltarik; ez dago printzipioz akatsak zuzentzerik, ez eta diskurtsoa berregiterik ere. Hori dela eta, batzuetan oso korapilatsua izan daiteke interpretazioa; horrelakoetan, segurtasuna transmititzea da egokiena, entzuleek galduta zaudela pentsa ez dezaten.

Prestakuntza-lanaren garrantzia. Bideoan interpreteak ageri dira, kabinetan dokumentazio lanak edo egiten. Nazio Batuen Erakundean nazioarteko auziez aritzen direnez, munduan gertatzen ari denaren berri izan behar dute eta informazio horrek ahalik eta eguneratuena izan behar du. Gainera, interpreteek dagokien hizkuntza-konbinazioetako hizkuntzetan egunkari eta liburu ugari irakurtzen dituzte; beti esapide berriak ikaste aldera. Askotan kaleko hizkera edo esaerak izaten dira interpretea ezustean harrapatzen duten elementuak; haien esanahia, ezagutu ezean, ezin baita ondorioztatu. Beraz, aurrez prestatua egotea komeni da.

-Kuriositate gisa, bideoan zera aipatzen da, interprete gehienek badutela loturaren bat musikarekin: dela abesbatzaren baten parte direlako, dela instrumenturen bat jotzen dutelako. “Jendaurrean” aritzearen adrenalinak batzen ote ditu bi jardunak?

Azkenik, bideoak erreferentzia zuzena egiten dio The Interpreter filmari. Gure ofizioan (interpretazioan) aritzen da protagonista, izenak berak dion bezala, beraz, esan gabe doa guztiz gomendagarria dela zuentzat ere! Film horretako trailerra ere hemen uzten dizuegu, goza dezazuela!

Amaitzeko, bideoan esandako esaldi bat berreskuratu nahiko genuke: “interpretazioa zaila izan daiteke, baina ez ezinezkoa; arituaz ikasten da”. Badakizue, ezina ekinez egina, balio dezala honek guztiak zuek motibatzeko!

Kaixo Esanostialariok!

Gaurkoan bi baliabide desberdin utziko dizkizuegu. Batetik, blog batean aurkitu ditugun gomendio labur batzuk; oso baliagarriak iruditu zaizkigu, esan osteko interpretazioan aritzeko beharrezkoak diren puntuak oso modu argian aipatzen baititu. Bestetik, Diana Soliverdiren, interprete profesionalaren, elkarrizketa interesgarri  bat igoko dugu. Azken hau klase batean erakutsi ziguten interprete profesional baten esperientzia eta ikuspuntua ezagutarazteko asmoz. Espero dugu zuentzat ere baliagarri suertzea!

Datorren astera arte!

Consejos para la interpretación consecutiva

Gaurkoan gure kabinak eta bertako ekipamendua azalduko dizkizuegu. Askotan galdetu izan baitigute nola demontre egiten ditugun interpretazioko klaseak.

Audacity?? Bai! Kiko Riveraren eztizko kantuak disimulatzeaz gain gure lan tresna gisa ere erabiltzen dugu. Baina… tira, ikustazue zuek 🙂

 

 

Tresna-barrara saltatu