NOTAKETA 2017 – 2018

You are currently browsing the archive for the NOTAKETA 2017 – 2018 category.

Aurreko notaketetan ikur ugari ikus dituzue, baina zer gertatzen da ikurrak gustuko ez badituzu?

Alde batetik, ikurrak erabiltzea erabilgarria izan daiteke kontzeptu konplexuak edo hitz ugari dituzten kontzeptuak momentu batean adierazteko. Bestalde, ikurrak barneratutak ez ditugunean marrazkiak egiten hastea denbora galtzeko baino ez du balio.

Ikurrak gustuko ez badituzu, ideia ona da laburdurak erabiltzea; Emil Krebs ordez E.K. jartzea, adibidez. Noski, laburdura batzuk orokorrean erabil daitezke (adibidez –> adb.), baina beste batzuk testu edo gai batzuetan bakarrik erabil daitezke.

Ikurrik gabe dauden notaketak ikusiko dituzue orain, eta bien alderaketa egingo dugu.

 

                                                                          

 

Hasteko, lehenengo interpreteak orri bakarra izan behar du beste interpreteak bi orritan idatzi duena jartzeko. Baina hala ere, bigarren interpretearen kasuan oharrak askoz garbiago ikus daitezke eta orokorrean ulergarriagoak dira.

Bigarrenik, lehenengo interpreteak gehien bat xede hizkuntzan hartu ditu oharrak, eta hau erabilgarriagoa da geroago interpretazioa egiterakoan denbora gutxiago itzultzen pasatzeko. Bigarren interpreteak, ordea, jatorrizko hizkuntzan hartu ditu oharrak, eta honek ondorengo interpretazioaren jarioa zaildu dezake.

 

Notaketa hauen mintzaldia eta interpretazioa ikusteko gogoak badituzue, multimedia atalean aurkituko dituzue. Hori izan da guztia gaurkoz!

Faltan bota al gaituzue esanostialariok?

Lasai! Hemen gatoz aste santuaren ondoren, indarrez beterik!

Gaurko eskolan, Europar Batasunean interprete lanetan aritzen den Neil Munro-ren mintzaldi bat entzun dugu. Bertan, esan-osteko interpretazioaren inguruan aritu da, eta informazio baliagarria eman digu. Besteak beste bere notak hartzeko teknikaren berri eman digu, eta horregatik gaurkoan egin dugun beste interpretazio bateko notak bere teknika horrekin alderatzea erabaki dugu.

Karmele Jaioren mintzaldia izan da interpretatu behar izan duguna:

Honako hauek izan dira guk hartutako notak:

Hona hemen Niel Munrok erabiltzen duen notaketa teknika ikusteko esteka (ikus. 9:20 minutuan).

https://webcast.ec.europa.eu/why-do-we-have-to-learn-consecutive#

Ikus daiteke gure teknikak ez duela Niel Munrorenarekin zer ikusirik. Hala ere beste behin azpimarratu nahiko genuke, bakoitzak bere teknikak garatu behar dituela, eta hori denborarekin hobetuz joaten dela. Guk ikusi dugu agian gure notaketa laburtu beharko genukeela pixka bat, izan ere, batzuetan gehiegi luzatzen garela iruditzen zaigulako.

Zein da zuen teknika?

Hurrengo astera arte!!!

 

 

 

Kaixo!!

Gaurkoan, Errekaleor hitzaldia interpretatzeko hartutako oharren inguruko analisi eta gogoeta batekin natorkizue. Hona hemen nire oharrak:

 

 

 

 

 

Hasteko, nahiko begi-bistakoa da sinbolo ugari erabili ditudala. Azpimarratzekoa da sinbolo horiek guztiak barneratuta ditudala eta (ia) era naturalean erabili ditudala; bestela, beste oharrak hartzeko modu batera jo dut. Izan ere, ez dugu ahaztu behar gure oharren helburua ondoren egingo dugun interpretazioa dela, eta haren arabera jokatuko dugula modu batera edo bestera. Beraz, ez luke zentzurik gerora gogoratuko ez dugun sinbolo bat erabiltzea momentuan denbora aurreztearren. Nire sinboloak bisualak dira gehienbat, eta behin eta berriz, hau da, askotariko gaietako mintzaldietan errepikatzen diren ideiak adierazten dituzte, besteak beste:

SINBOLOA ESANAHIA
esan (eta “esan”-etik eratorriak nahiz esanahi antzekoa dutenak): diote, esan dute, adierazi…)
* hasiera
? edozein galdera erretoriko, normalean testuinguruak argi uzten du zein den. Kasu honetan: “baina zer da Errekaleor?” modukoren bat esan du hizlariak, eta nik “?” soil batez idatzi dut.
etxetxoa Etxebizitza/bizi
Gutxi gorabehera/antzekoa
Pertsonatxo bat (marra bertikal bat eta biribila muturrean) Biztanle/ edo alboan edozein ezaugarri gehituta (adibidez, ofizioa)
Í enpresa
xxx batzuk
Beheranzko gezi bat Orain eta hemen
t denbora
O mundua
ezberdin
+) gainera
d egun
a urte
Bi eraztun Bikote/ beste edozein harreman mota

 

Sinboloen erabileraz aparte, nire notaketa-sisteman honako hau nabarmenduko nuke:

  • Ideiak eta haien arteko harremanak apuntatzen ditut, eta ez esaldi osoak. Garrantzitsua da ideia nagusien eta bigarren mailakoen arteko bereizketa azkar egitea; adibideak, batzuetan ez dira hain esanguratsuak izaten eta orokortu daitezke.
  • Oharrak hartu ahala saiatzen naiz baliokideak bilatzen: hau da, ahalik eta gehien gaztelaniaz idazteak lana errazten du interpretazioan.
  • Aurrez aipatutako ideia bat berreskuratzeko, hitza berriz idatzi beharrean gezi baten bidez ekarri ohi dut.
  • Oso bisualak diren sinboloak momentuan sortu ditut: adibidez, eguzki bat marraztea erraza da eta badakit ez dudala beste ezerekin nahastuko.
  • Zerbaitentzat sinbolorik ez badut, hitz osoa idatzi beharrean, askotan nahikoa da hasiera eta amaiera bakarrik idaztearekin hitz osoa ondorioztatzeko.
  • Xede hizkuntzan egoki-egoki datorren baliokide bat (adierazpide batena, adibidez) bururatzen bazait, momentuan bertan idazten dut nire notetan.
  • Izen nagusiak osorik idazten ditut. Izen horiek normalean ezin dira ideia/sinbolo baten bidez ordezkatu eta garrantzitsua da ondo ematea.

Hala eta guztiz ere, norberak bilatu behar du berari hobekien egokitzen zaion oharrak hartzeko modua. Nik egiten dudanak zuei funtzionatzen ez badizue, alferrik ari gara! Esandakoak ez dira zehatz-mehatz jarraitu beharreko jarraibideak, zuei ideia berriak biltzen eta inspiratzen laguntzeko helburua baino ez dute.

Hau guztia esan ondoren, jatorrizko hitzaldia, notak nola hartzen ditudan erakusten duen bideoa eta nire interpretazioa bera sarrera honetan dituzuela esatea besterik ez zait falta: http://esanostiako.blogariak.net/2018/03/27/interpretazio-prozesua-errekaleor-auzoa/

Orain zuen txanda da: aipatu ez dudan trikimailurik ba al duzue zuek oharrak hartzeko?

Kaixo esanostialariok!

Gaurkoan, esan osteko interpretazioa eta notaketa lotzen dituen artikulu interesgarri bat erakutsiko dizuegu. Izan ere, notaketa oso garrantzitsua da interpretazio mota honetan, baina, ez da jardunaren helburua.

Aipatutako artikuluan, esan osteko interpretazioan notaketa egoki bat garatzeko 5 gomendio aurkituko dituzu. Gaztelaniaz dagoen arren, ulerterraza da eta oso interesgarria!

Lagungarria izatea espero dugu!

https://www.aboutespanol.com/interpretacion-consecutiva-3259577

Arratsalde on!

 

Gaurkoan klasean notaketaren inguruko bideo interesgarri bat ikusi dugu, izan ere, azken aldian gutako batzuk ezinean gabiltza nota argiak hartzen.

 

Marinak bideoa eta ariketa batzuk proposatu dizkigu ondoren  eta jarraian  pare bat mintzaldi egin ditugu.

Egia esan askoz hobeto aritu gara bideoaren ereduari jarraituta.

 

Hementxe bideoa, ea zer iruditzen….

 

 

 

 

Egun on! Notaketaren atalari hasiera emango diogu notaketan erabiltzen diren sinbolo batzuk aztertuz.

Lehenengo sarrera honetan, Rozan-ek proposatutako sinbologia orokorra erakutsiko dizuegu. Sinbologia hau batez ere loturazko eta esan osteko interpretazioetan erabiltzen da. Rozan-ek 20 sinbolo proposatu zituen, eta behean dauzkazue horietako sinbolo batzuk. Sinboloak Vigoko Unibertsitateko Linkterpreting web gunetik ateratakoak dira.

Notaketan ez dira hitzak idatzi behar, ideiak edo kontzeptuak baizik. Honetarako batzuetan erabilgarria da marrazkiak edo irudiak erabiltzea; horiek memoria pizten baitute eta gainera horrela interpreteak ez du esfortzu handirik egin behar hitzaldian esaten den guztia apuntatzen.

Noski, geroago zuk asmatutako sinbologia erabili dezakezu inolako arazorik gabe. Izan ere, garrantzitsuena zuk zure notaketak ulertzea da, eta horretarako zure sinbologia propioa garatzen baduzu, primeran. Hurrengo saioetan gure taldeak egindako notaketak eta sinbologia propioa erakutsiko ditugu.

 

Tresna-barrara saltatu